XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), aldi berean politika egiteko erak, ezker abertzalearen ezarpena eta marko instituzionalak desberdinak dira.
Beraz desberdintasun hauek guztiak errespetatuz, oso bide luzea dugu aurrean kuestio komunetan lan egin ahal izateko.
Lan eremu komunak aurkitu behar ditugu
Muga gainditu nahi baldin badugu, ezker abertzalean, eremu politikoaren arlo guztietan pinoi bera jarri behar dugu lanean.
Ez da bakarrik kupulak akordio batera iristea, oinarrian lan egin behar da, kultur harremanak, harreman ekonomikoak bultzatu, horregatik Ucinekin sortu zen iskanbila, planteamentu horiek, interes kapitalistak egon baziren ere, legitimoak dira.
Iparraldea zer den desmitifikatu egin behar da.
Dena ez da bakanza lekua, Iparraldea problematika sozio-ekonomiko zehatza daukan lurraldea dugu, politika turistiko jakin bat daukana, egoera linguistiko larri batekin, eta hor ematen diren hainbat errealitate eta arazo Hegoaldean ere ematen dira, beraz, horretarako lan eremuak ezarri behar dira.
Zail da hurrengo urteetan hori nola gorpuztuko den zehaztea, hori guztia etorkizun batean derrigorrez egitura politiko batua bihurtuko al da?
Ene irudikoz, egun, hori esatea gehiegi abenturatzea da, oinarrizko helburua hori izan daiteke, baina garrantzitsuena da historikoa izan den urrunketa-enfrentamentu egoera gainditzea, eta ikustaraztea Iparraldea ez dela bakarrik Carrefour, Casino eta dendak...
Oinarrian egin behar da lana, kultura mailan ez bakarrik urtean behin Baigorrira joatea, Basauriko elkarte batekin eduki ahal ditugun harremanak, Ipar Euskal Herriko lurralde batekin egin daitezkeela planteatu behar dugu.
Garrantzitsuena gogoeta hori praktikara eramatean datza.
Nafarroaren kasuan garai batean mugaz bi aldetako udalen artean ziren harremanak berreskuratu behar dira, horretan hainbat faktore historiko izan dira, udal horietan PSOE edota eskuina sartzean kontzientzia hori galduz joan da.
1977-82 urte bitartean egun baino kultur harreman handiagoak ziren Nafarroa Beherearekin, edo besterik ez bada mugatua gelditu da.
Hori bultzatzean aberria ari gara eraikitzen.
Lana planteatzen denean lan eremu desberdinak daudela kontuan hartu behar da, eta ez dugu pentsatu behar erabaki instituzional bat hartu behar dugula herri mugimenduan gertatzen ari dena kontuan hartu gabe, edota mobilizazio plana burutzea erakundeetan lan egiten ari dena kontuan hartu gabe, osotasun hori, integralitate hori da
Aldi berean, azpimarratuz, azken urte hauetan gehienbat barruko lanak bultzatu direla, egitura militanteak indartu egin dira, udal taldeak sortu.
Beraz, uste izan dugu egitura indartzean herri mugimendua elikatuko genuela, hori aldatu behar den gogoeta da.
Protagonistak bultzatu behar ditugu baina bakoitza bere lan eremuan, eta eguneroko lan horrek,
Ezin dugu herri eraikuntzaren ideia independentzia lortzen den garairako utzi, edota negoziazioa emanen den garaierako, gaur egunetik sustatu behar ditugu jarrera eta planteamenduak eguneroko lan horretan herria eraikitzeko helburu estrategiko horrekin harreman daukatenak, eta hor adibideak jartzen dira, ideia horiekin bat datozen elkarteak sustatzea.
Esate baterako, lanbide heziketako ikastetxeen alorrean atzerapausoak bizi izan dira, euskara mailan berdin, sozio-ekonomian kontzeptu berria azaltzen da, beste esperientzia batzuetatik hartua dagoena,
Gure egitura ekonomikoak sendotzeko ahalegin bezala ulertu behar da